Kulturaldia 2023ko egitarauak Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Urduliz, Sopela eta Barrikako kaleak euskaraz eta kulturaz girotuko ditu. Azaroaren 11tik aurrera doako kultur proposamen ugari egingo dira, hala nola kontzertuak, bertsoak, Pole Dance saioak eta kalejirak. Abenduaren 3an amaituko da, Euskararen Nazioarteko Egunagaz bat eginez.
Lemoizko kalejira Armintzan izango da zapatuan, azaroarean 18an, 18:00etatik aurrera, eta panpinak eta musika izango dira lagun. Euria eginez gero, ekitaldia herriko frontoian egingo dute.