Lemoizko Udalak datorren azaroaren 17an iragarriko ditu herriko 2024 egutegia ilustratuko duten argazkiak

Nahia Martinez Gondra 2023ko aza. 14a, 10:29
Azaroaren 17tik aurrera, argazkiak Armintzako Kultur Etxean jarriko den erakusketa batean egongo dira ikusgai.

​2024ko herriko egutegia ilustratzeko asmoz, Lemoizko Udalak argazki-lehiaketa bat abiarazi zuen, herrian eta bertako jendean oinarrituta. Hasieran, aurreikusita zegoen azaroaren 13an iragartzea argazki irabazleak. Aitzitik, lehiaketako parte-hartzea handia izan denez, eta jasotako argazki bakoitza baloratzeko denbora nahikoa hartu ahal izateko, 12 argazki horien aukeraketa azaroaren 17ra atzeratzea erabaki dute.

Azaroaren 17tik aurrera, argazkiak Armintzako Kultur Etxean jarriko den erakusketa batean egongo dira ikusgai. Bertan, bozketa herrikoi bat egingo da horietako hiru hautatzeko, eta sarituei Euskal Herriko produktuen saski bana emango zaie. Argazkiaren izena hautestontzi batean sartuta egingo da bozketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun