Egutegia osatzen duten 12 argazkien artean, herritarrek euren bozkakaz erabaki dute hiru irabazleak honako hauek izatea: Mikel Agirre - Ilundia Atxabaisen (77 bozka); Elisabeth Arosa - Lerro arteko mugimendua (75 bozka) eta Noemi Labeaga Chamorro_Irakaskuntza (36 bozka).
Guztira 330 bozka zenbatu dira azaroaren 17tik barikuko 00:00ak arte udal webgunearen galdetegiaren bidez eta Armintzako Kultur Etxean jarritako hautetsontzian zabalik egon den bozketan.