Eskaera egiten den momentutik eta uztailaren 15a arte pertsonak ikasgelara sartzeko baimena izango du eta bertara sartzeko txartela emango zaio. Bertan, isilik, zaratarik gabe eta beste kideek ikasi ahal izateko jarrera egokiak izatea derrigorrezkoa da.
Erreserba egiten duen pertsona arduratuko da erabilitako lokala behar bezala jasotzeaz, ordenatzeaz eta materialetan aldaketarik ez eragiteaz. Gainera, espazioa erabiltzen den bitartean edozein akats edo gorabehera gertatuz gero, horren berri eman beharko da.