EGITARAUA

Armintzako jaiak

Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 10a, 13:54

Kuadrillen bideo lehiaketa egingo dute aurten berrikuntza gisa.

Udaro bezala, Armintzako portu-auzoak festa eta poztasun handia eskainiko ditu. Hala, beroaren hasieragaz batera, bueltan dira Karmengo jaiak! Uztailaren bigarren hamabostalditik aurrera, herria jai giroan murgilduko da, eskaintza zabaleko egitaraua aurrera eramateko asmoz. Zehazki, uztailaren 11tik 16ra izango dira aurten festarako egun bereziak. Jai-batzordeak herritar guztiak kontuan hartuz sortu du programazioa, adin guztietako lagunentzako ekintza ezberdinak eskainiz. 

Uztailak 11, eguena

  • 18:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoiaren irakurketa.
  • 18:30 Umeen eta helduen triatloia.
  • 20:00 Kontzertua txosnan: Rock&Rollo.
  • 21:30 Otarrainxkak, txosnan.
  • 22:00 DJ Iker.

Uztailak 12, barikua

  • 12:00 Umeentzako tailerrak.
  • 12:30 Marianito prestatuaren txapelketa.
  • 17:00 Pala-partidak, frontoian.
  • 20:00 Mozorro-lehiaketaren jaitsiera.
  • 23:30 Erromeria, Urrats.

Uztailak 13, zapatua

Txapel Reggae

  • 12:00 Batukada.
  • 12:00 AfroDance Masterclass, skate-pistan.
  • 13:00 Diversity Enea, txosnan.
  • 15:00 Sound Systemak, skate-pistan.
  • 21:00 Kontzertuak, portuan.

Uztailak 14, domeka

  • 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa.
  • 17:00 Bingo musikatua, txosnan.
  • 20:00 Mariatxiak, txosnan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun