Lemoizko Sarakoetxeko jaia ospatuko dute irailaren 7an

Nahia Martinez Gondra 2024ko ira. 2a, 11:59

Trikitia, bertsolariak eta dantzak egongo dira jaietan. © DANTZAN.EUS

Aste honetako irailaren 7an, zapatuan, Sarakoetxe auzoko jai tradizionala ospatuko dute Lemoizko Artai baserriko landetan. Aurten ere, bertaratzen direnek betiko jaiak gogoratu eta gozatzeko aukera izango dute, trikitia, bertsolariak, dantzak eta pikoteoagaz.

Jaia goizeko 12:00etan hasiko da, eta zentralaren eta Urbietako urtegiaren artean dagoen aparkalekutik sartu ahal izango da. Oinez zein ibilgailuz joan daiteke, aparkalekuak egongo baitira. Betiere arropa eta oinetako erosoak, hondartzako aulkiak edo eserlekuak eta bakoitzak bere edalontzia eramatea gomendatzen da festaz handikiro gozatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun