Andrakan San Frantzisko jaiak ospatuko dituzte urriaren 4tik 14ra

Erredakzioa 2024ko ira. 27a, 13:11

Andrakako jaien bigarren aste-akabuan Kinttopeko idi Probak Sari Nagusia egingo dute.

Andraka auzo lemoiztarreko San Frantzisko jaiak ospatuko dituzte hurrengo aste-akabuan, urriaren 4an hasita. Festak Kinttopeko Idi Probak Sari Nagusiagaz amaituko dira urriaren 11n, 12an eta 14an, gauez.

Hurrengo barikuan, 12:00etan txupinaren jaurtitzeagaz hasiko dituzte festak Andrakan. Momentu horretatik aurrera hainbat jarduera egongo dira herritar guztientzako. Urtero bezala, Herriko Eskolako trikitilarien kaleko animazioa, gastronomia putxera klasikoakaz, Etzandarrik gidatutako mendi-martxa eta umeentzako jarduerak nabarmenduko dira, hala nola puzgarriak eta txokolatada. Musika ere ez da faltako, DJ Norairen eskutik.

Hurrengo aste-akabuan emango diete amaiera 2024ko San Frantzisko jaiei, Kinttopeko Idi Probak sari nagusiagaz.

Egitaraua:

Urriak 4, barikua

  • 12:00 Txupinazoa.
  • 12:00 Meza Santua.
  • 12:30 Hamaiketakoa herriko eskolako trikitilariek alaituta.

Urriak 5, zapatua 

  • 09:30 Putxera lehiaketako izen-ematea.
  • 14:00 Putxeren aurkezpena.
  • 16:30 Puzgarriak.
  • 17:30 Putxeren sari-banaketa.
  • 19:30- Musika festa: DJ Norai.
  • 21:30 Txokolatada.

Urriak 6, domeka

  • 10:00 Mendi martxa ume eta nagusientzako. Irteera Andrakako probalekuan Etzandarri Mendi Taldekoek gidatuta.
  • 12:30 Hamaiketakoa herriko eskolako trikitilariek alaituta. 

Urriak 11, 12 eta 14

  • 21:00 Kinttopeko Idi Probak Sari Nagusia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun