Bertan behera gelditu da Etzandarri mendi taldeak domeka honetarako prestatutako zeharkaldia

Nahia Martinez Gondra 2024ko urr. 25a, 11:02

© FREEPIK

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak Izki parke naturalerako ibilaldia prestatu zuen domeka honetarako, hilaren 27rako. Alabaina, eguraldiaren iragarpen kaxkarraren ondorioz, bertan behera uztea erabaki dute. "Azaroaren 24an egiten saiatuko gara", adierazi dute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun