Sarakoetxeko erromeria berpiztuz

Sarakoetxeko auzotarrak · Nahia Martinez Gondra 2025ko ots. 7a, 10:34

1960 ingurura arte, Sarakoetxeko auzotarrek irailaren 8ko Andra Mari erromeria bereziaz gozatzen zuten Basordaportuko kalaren inguruan. Alabaina, Lemoizko zentral nuklearra inguru natural horretan eraiki zuten, eta, ondorioz, 50 urte baino gehiago egon dira erromeria hori egin barik. Duela hiru urte hasi ziren jaieguna berreskuratzeko ahaleginetan, betiere antzinako ohiturak presente edukiz. Hona hemen Sarakoetxeko erromeriaren historiaren zati bat, iruditan.

Argazkiak: Alvaro Tathe, Irati Goikoetxea, Maite Ugarte, Pedro Iturri, Luisa Mari eta Lemoizko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun