Lemoizen hainbat ekintza egingo dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunagatik

Nahia Martinez Gondra 2025ko mar. 5a, 09:38

Programa martxoaren 8tik 15era emango da.

Lemoizko Udalak Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarrikapenakaz bat egiteko hainbat jarduera biltzen dituen programa prestatu du. Programa martxoaren 8tik 15era emango da, eta elkarretaratzea eta Udal Adierazpenaren irakurketa, zinema, sormena ikuspegi feministatik lantzeko haurrentzako tailerra eta antzerki saio bat izango ditu.

Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:
 
Martxoak 8, zapatua
  • 12:00 Elkarretaratzea eta Udal Adierazpenaren irakurketa udaletxean.
  • 18:00 Zinema: "Izarren argia" filmaren emanaldia Armintzako Kultur Etxean.
Martxoak 9, domeka
  • 17:00 Umeentzako sormen tailer feminista Urizarko kultur gelan.
Martxoak 15, zapatua
  • 18:30 16 urtetik gorakoentzako antzerki saioa: "Alter Hegoak", Armintzako Kultur Etxean.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun