Uribe Kostako jaiak 2025

Jaia eztanda egitear dago Andrakan!

Nahia Martinez Gondra 2025ko eka. 10a, 09:22

Herri eskolako trikitilariak egongo dira domekan. © BIPINENEKO

Andrakako herritarrak daborduko aste-akabu honetako jairako prestatzen hasi dira: hemen dira Trinidade jaiak! Ekainaren 13tik 15era kulturaz, jan goxoz eta musikaz betetako festak izango dituzte. Hona hemen egitaraua osorik!

Egitaraua: 

Ekainak 13, barikua
  • 18:00 Antzerkia. Agurea, urpekaria eta itsasoa. Adin guztientzako, euskaraz.
  • 21:00 Bertso afaria. 35 euro pertsonako. Sebastian Lizaso eta Arkaitz Estiballes. Izen-ematea: 946 879 394. Andraka jatetxera deitu 10:00-12:30 bitartean ahal bada. 
Ekainak 14, zapatua
  • 13:30 Antzerkia. El peor espectáculo del mundo. Gaztelaniaz. 
  • 16:30 Puzgarriak.
  • 17:00-19:00 Tortilla Txapelketa. 17:00etan izen-ematea.
  • 19:00 Humberto Mariatxia.
  • 21:00 Sahieski jana denentzako.
  • 22:00 Txokolatada. 
Ekainak 15, domeka
  • 12:00 15:00 Artisau azoka.
  • 12:00 Mesa santua.
  • 12:30 Hamaiketakoa. Herriko eskola trikitilariakaz. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun