Lemoizko Andra Mari jaiak, auzoa pizteko garaia

Nahia Martinez Gondra · Ander Zarraga 2025ko abu. 11a, 09:00

Abuztuaren 14tik 18ra dira andramariak.

Eguenetik aurrera, abuztuaren 14tik 18ra, ospatuko dituzte Lemoizko Andra Mari auzoko jaiak Urizarren. Abuztu erdialdeko jaiok uda amaiera gertu dagoela iragartzen dute; horregatik, lemoiztarrek dena emango dute auzo giroan eta alaitasunez festa hauetaz disfrutatzeko.

Egitaraua:

Abuztuak 14, eguena

  • 17:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
  • 17:00 I. Tortilla txapelketa.
  • 20:00 - 20:30 Tortillen aurkezpena.
  • 21:00 Tortilla txapelketaren sari-banaketa.
  • 21:30 Diskofesta.
  • 23:00 Patata dantza.

Abuztuak 15, barikua

  • 11:00 Meza Andra Mariren omenez.
  • 11:45 Aurreskua.
  • 12:00 Herri krossa haur eta helduentzako.
  • 17:00 Haur frontenis-txapelketa.
  • 18:00 Karts zirkuitua eta egurrezko jolas erraldoiak.
  • 19:00 Helduen frontenis finala.
  • 20:30 Sardin-jana herrikoia.
  • 22:00 Kontzertua: Easy Ironing rock musika taldea.

Abuztuak 16, zapatua

  • 11:00 Hildakoen meza.
  • 11:00 XLVI. Paella txapelketa.
  • 12:00 Hamaiketakoa herriko nagusientzako.
  • 12:00 Kalejira trikitixarekin.
  • 12:00 - 14:00 Ur-puzgarriak.
  • 13:00 - 14:15 Paellen aurkezpena.
  • 16:00 - 18:00 Ur-puzgarriak.
  • 17:30 XLV. Mus txapelketa Perulogaz
  • 18:00 Bitsa Jaia.
  • 20:30 Paella txapelketaren sari banaketa.
  • 21:30 Musika Mariatxi Amatitan taldearen eskutik.

Abuztuak 18, domeka

  • 14:30 Herri-bazkaria.
  • 16:00 Musika.
  • 18:00 XXXIII. Briska txapelketa eta Lix-Tute txapelketa.
  • 20:00 Bingo berezia eta rifa.
  • 20:30 Saihets jana herrikoia.
  • 21:30 Txokolatada.
  • 22:00 Azken traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun