Atzo, uztailak 16, txupin handia bota zuten Armintzan Karmen jaiei hasiera beroena emateko. 2007ko gazteek hartu zuten ardura hori, aurten 18 urte bete dituzten lagunek. Herri osoa presente egon zen momentu berezi horretan eta pregoilariek euren sentipenak partekatu dituzte gugaz. Antza, jaietarako gogoa dute!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!