Armintza Pilota Kirol Elkarteak eta Lemoizko Udalak antolatutako ekitaldian Ander Landeta, Iñaki Urrutia, Jagoba Madariaga, Ibai Perez, Esteban Gaubeka, Xabier Ibargaray, Ibon Garate eta Imanol Ibañez omenduko dituzte. Jokalariek azaroaren 23tik 30era Bilbon jokatuko den Nazioen Ligan jokatuko dute Euskal Selekzioagaz.
Gaurko saioan, pilotari hautatuek pala erakustaldiak egingo dituzte, bertaratzen direnen gozamenerako. Horrez gain, zozketak, kamiseten salmenta eta beste hainbat sorpresa ere izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
