Uribe Kostan euskarari bultzada ematen jarraitzen dugu! Oraingoan, Lemoizen bildu gara, Hartu Berba! dinamikak bertan ere nola hartu duen indarra ezagutzeko. Ezpainzapietan agertzen diren hitzekaz jolasteaz gainera, herritarrek euren berba propioak ere ekarri dituzte: herriko haize, ganorabako, ugerdo…Uste baino euskarazko berba gehiago ditugu ahoan!
abe 03, 17:00 Gorliz
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!