Gaur, abenduaren 3an, euskarak badu bere eguna… eta Uribe Kostan martxa biziz abiatu da! Zerbitzu Mankomunitateak eskualde osoan jarri du martxan egunerokoan euskara gehiago erabiltzeko dinamika. Eta ekimena udalerri gehienetara zabaldu den arren, gaurko protagonismoa Gorlizek hartu du: kalean, kafetxo baten inguruan edo lagunartean, euskarari kolorea eta ahotsa ematen saiatzen diren herritarren eskutik!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!