Bospasei eguneko festez gozatzeko aukera izango dute plentziarrek eta bisitariek, bertoko jai-batzordeak antolatutako egitarau zabalari esker. Ohi legez, tradizio luzeko jarduerak izango dira hiribilduko festetan. Besteak beste, suzko zezenak, Plentzia Kantari, Erromeria Zuria, dantzak, eta marmitako, palen eta play-backen lehiaketak izango dira. Nekazaritza eta Abeltzain Azoka eta Euskal Jantzien Lehiaketa ere antolatu dituzte.
Musikari dagokionez, Plentziako taldeak izango dira nagusi oholtzaren gainean; haiekaz batera, eskualdekoak eta banda bizkaitarrak ere izango dira. Besteak beste, abuztuaren 31n, Lehian! larrabetzuarrek alaituko dute Erromeria Zuria. Hurrengo egunean, Patrol Destroyers dj bizkaitarrek doinu elektronikoak ipiniko dizkiete jaiei. San Antolin egunean, ostera, Plentziako Preokupales eta Leioako Moonshakers taldeak izango dute jaia zabaltzeko ardura. Zapatuan, hiribildukoak izango dira kontzertua emango duten talde biak: Underground eta The Middle Fingers. Domekan, jaiak amaitu aurretik, arrantza- eta tortilla-lehiaketak, haur-jolasak, umeen mozorro-desfilea, Antolintxuren eta Madalentxuren agurra, eta suzko zezenen entzierroa izango dira.
Egitaraua
Abuztuak 27, zapatua
- 11:00 Elkarretaratzea Plazatxoan, eta kalejira hiribildutik, orain arteko Antolintxukaz eta Madalentxukaz.
- 12:00 Meza, Antolintxuen eta Madalentxuen omenez.
- 13:00 Aurtengo Antolintxu, Madalentxu, Antolintxu Txiki eta Madalentxu Txikiren aurkezpena, eta Plentzia Kantaguneren kantata. Ondoren, Aurreskua eta dantza-erakustaldia, Plentziako Dantza Lagunakaz.
Abuztuak 31, eguaztena
- 14:00 Herri-bazkaria eta kuadrillen bazkaria.
- 17:30 Txupina, eta txistularien harrera Antolintxuri eta Madalentxuri, Astilleron.
- 18:00 Dultzaineroen igoera, Andra Marira. Aurreskua, txorizo-ogitarteko jana, eta Plentziako Dantza Lagunen sagi-dantza.
- 18:00 Ku-Klux fanfarrea.
- 20:00 Dantza-erakustaldia, Itxas Eder taldeagaz.
- 22:00 Suzko zezena.
- 23:00 Erromeria Zuria, Larrabetzuko Lehian! taldeagaz.
Irailak 1, eguena
- 09:00 Eskualdeko Nekazaritza eta Abeltzaintza 124. Azoka.
- 12:00 Euskal jantzi tradizionalen erakustaldia, Astilleron.
- 13:00 Trikitilarien erromeria, Astilleron.
- 18:30 Bertso-saioa.
- 20:30 Nagusien playback-txapelketa.
- 22:00 Suzko zezena.
- 24:00 Disko-festa, Patrol Destroyers taldeagaz.
Irailak 2, barikua
- 12:00 Meza nagusia, San Antolinen omenez, eta ohorezko aurreskua.
- 13:00 Musika-bandaren emanaldia, Astilleron.
- 14:00 Koktel-lehiaketa, txistulariek alaituta.
- 14:00 Elektrotxarangen topaketa.
- 18:30 Umeen playback lehiaketa.
- 18:30 Pala Motzeko “Antolintxu- Madalentxu” XXI. Sariketa amateurraren finalerdiak jokatuko dituzte,
Jai Alai frontoian. - 20:00 VII. Plentzia Kantari. Kantu-jira, herrian, Plentzia Kantagunegaz, Plazatxotik.
- 22:00 Euskal erromeria, Zango taldeagaz, Eliz plazan.
- 22:00 Suzko zezena.
- 23:00 Kontzertua, Preokupales (Plentzia) eta Moonshakers (Leioa) taldeakaz.
Irailak 3, zapatua
- 10:00 Plentziako 46. Martitakorako izen-ematea.
- 13:30 Marmiten aurkezpena, Astilleron.
- 14:00 Ku-Klux fanfarrea.
- 17:00 Marmitako txapelketaren sariak.
- 18:30 Pala Motzeko “Antolintxu-Madalentxu” XXI. Sariketa amateurraren finala, Jai Alai frontoian.
- 19:00 Nagusien mozorro lehiaketa.
- 22:00 Suzko zezena.
- 23:00 Kontzertua, Underground (Plentzia) eta The Middle Fingers (Plentzia) taldeakaz.
Irailak 4, domeka
- 10:00 Heriotzbako lantzoi-arrantza, txapelketa familientzat.
- 10:00 Tortilla- eta entsalada-txapelketa, familientzat.
- 11:00 Artisautza eta Merkataritza Azoka.
- 11:00 Haur-parkea.
- 16:30 Itsasadarra garbitzea, boluntarioakaz, eta ontziz.
- 18:30 Umeen mozorro lehiaketa.
- 20:30 Antolintxuren eta Madalentxuren agurraldia, alde zaharretik, trikitilariek alaituta.
- 21:30 Urregorrizko abarketen emanaldia.
- 22:00 Suzko zezenen entzierroa.