Uribe Kosta jaietan 2016

Badatoz Plentziako sankristobalak!

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 7a, 12:07

Domekan, 13:00etan egingo dute igel-tokaren lehiaketa, txosnan.

Udan Plentzian izango diren jai guztietatik lehenengoak izango dira Gatzamineko Kristobal Deunako festak. Uztailaren 9an ospakizunei bide eman aurretik, neska-mutilentzako txokolate-edana eta zinema egongo dira gozagai aurreko egunean, uztailaren 8an, barikuan. Zapatuan, berriz, txupinaren jaurtiketak emango die hasiera ofiziala sankristobalei. Egun bietan, denetarik egongo da Gatzamine auzora hurbiltzen diren guztien gozamenerako: txapelketa gastronomikoak, jolasak, kalejirak, dantzaldiak, herri-bazkariak... Baina, horren guztiaren gainetik: giro aparta!

Egitaraua:

Uztailak 8, barikua

  • 22:00 Kaleko zinema, eta txokolate-edana, zelaian. Eguraldi txarra eginez gero, eskolako aterpean izango da.

Uztailak 9, zapatua

  • 10:30 Txupinaren jaurtiketa.
  • 11:00 Kalejira, txistulariakaz eta buruhandiakaz.
  • 12:00 Nagusientzako hamaiketakoa.
  • 12:00 Familia arteko tortilla- eta entsalada-lehiaketa.
  • 13:30 Tortilla eta entsaladen aurkezpena.
  • 17:00 Umeentzako jolasak.
  • 18:30 Tortilla- eta entsalada-lehiaketaren sari banaketa.
  • 19:00 Dantza-ikuskizuna, Itxas Eder taldeagaz.
  • 20:00 Kantu-erromeria, Plentzia Kantaguneagaz.
  • 20:30 Txorizo-ogitartekoen jana.
  • 21:00 Disko-festa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Uztailak 10, domeka

  • 11:00 Diana.
  • 11:15 Aurreskua eta lore-eskaintza, San Kristobalen omenez.
  • 12:00 Umeentzako ur-jolasak eta puzgarriak.
  • 13:00 Igel-tokaren lehiaketa, txosnan.
  • 14:00 Herri-bazkaria: paella erraldoia.
  • 17:00 Mus eta tute partida azkarrak.
  • 17:00 Umeen pintura-lehiaketa eta aurpegiak margotzea.
  • 19:00 Zumba-saioa, hurbiltzen diren guztientzat.
  • 20:30 Sarien banaketa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Jaiei amaiera emateko traka.
  • Ordua zehazteke Euskal Herriko Walking Football-aren inaugurazio-partida: Club Menos 20 vs. Munduko Gainerakoen selekzioa.
  • Partida Txipioko errugbi-zelaian jokatuko da.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun