Ihanire Ugartek eta Oscar Vilak irabazi dute Plentziako akuatloia

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 6a, 12:55
© EUSKADIKO TRIATLOI FEDERAZIOA

Joan den zapatuan, uztailak 2, akuatloiaren 13. edizioa egin zuten Plentzian. Emakumezkoetan, Ihanire Ugarte oñatiarra nagusitu zen, 00.42,20 denboragaz; gizonezkoetan, berriz, Oscar Vila (Mugarra Triatloi Taldea) durangarrak irabazi zuen, 00.34,09 denboragaz. Plentziako probaren ostean, Ane Aranaga eta Oscar Vila dira Euskadiko txapeldunak.

Plentziako akuatloia Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuten. Besteak beste, emakumezkoen artean, Sopelako Hirubi taldeko Esti Tejeda Angulo izan zen hirugarren; gizonezkoetan, talde bereko Oscar Martinez Pinto izan zen bosgarren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun