Jendartea  Plentzia 2016-09-05 15:20

Plentziako jaietan jazotako eraso sexista bi ikertzen dabil Ertzaintza

Domeka goizaldean emakume bik eraso sexista bana pairatu zuten Plentziako jaietan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima biek erasoaren berri eman zieten Ertzaintzari, eta horren ondorioz, polizia autonomikoa gertakariak ikertzen dabil.

Plentziako jaietan jazotako eraso sexista bi ikertzen dabil Ertzaintza
CC-BY IREKIA-EUSKO JAURLARITZA. | Ikusi handiago | Argazki originala

Plentziako Udalak domekan eman zuen eraso horietako baten berri. Erakundeak azaldu zuenez, 18 urteko neska batek eraso sexista bat jasan zuen goizaldeko 06:00etan. Hori hala, erasoa "irmoki" gaitzetsi eta kontzentrazioa deitu zuten arrastiko 08:00etarako, udaletxeko eskaileretan. Besteak beste, Amarratz Surf Taldeak bat egin zuen elkarretaratzeagaz, eta, guztira, ehunaka herritarrek salatu zituzten erasoak. Horrez gainera, Udalak bere elkartasuna eta laguntza helarazi gura izan die emakume biei, eta azaldu duenez, "erakunde honek dauzkan baliabideak" eskaini dizkie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa