Plentziako Udalak domekan eman zuen eraso horietako baten berri. Erakundeak azaldu zuenez, 18 urteko neska batek eraso sexista bat jasan zuen goizaldeko 06:00etan. Hori hala, erasoa "irmoki" gaitzetsi eta kontzentrazioa deitu zuten arrastiko 08:00etarako, udaletxeko eskaileretan. Besteak beste, Amarratz Surf Taldeak bat egin zuen elkarretaratzeagaz, eta, guztira, ehunaka herritarrek salatu zituzten erasoak. Horrez gainera, Udalak bere elkartasuna eta laguntza helarazi gura izan die emakume biei, eta azaldu duenez, "erakunde honek dauzkan baliabideak" eskaini dizkie.