Udalerria garbiago mantentzeko neurriak adostu ditu Plentziako Udalak

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 10a, 10:48
© PLENTZIAKO UDALA.

Udalerriko bide-garbiketaz arduratzen den enpresako arduradunagaz bildu zen joan den astean Plentziako Gobernu-taldea, zerbitzua hobetzeko asmoz. Horretarako, udal agintariek hainbat aldaketa proposatu zituzten eta, jakinarazi dutenez, hemendik aurrera hilean behin, astelehenetik barikura, langile batek herriko hainbat kale sakonean garbituko ditu, hala nola Txipio, Saratxaga, Alde Zaharra, Areatza eta Portua kaleak.

Bestalde, orain arte barikuro kamioi batek presioko uragaz garbitu ditu kale batzuk (Erribera, Areatza...). Hemendik aurrera, gainera, Alde Zaharreko kaleak ere presioko uragaz ere (eskuz, kamioia sartzen ez delako) garbituko dira, bi guneak txandakatuz. Horrela, "gune historikoak merezi duen mantenua jasoko du", arduradunek azaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun