Jendartea  Plentzia 2017-04-05 17:30

Haurren transexualitateari buruzko berbaldia emango dute bihar, Plentzian

Umeen transexualitateari buruz berba egiteko aukera egongo da eguenean, hilaren 6an, Plentziako Danontzat gaztetxean; izan ere, Ezbaitan taldeak antolatuta, Chrysallis Euskal Herriako eta Errespetuzeko kideek berbaldia emango dute egun horretan, 19:30etik aurrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, "hizlarien esperientzia pertsonala eta profesionala baliatuz gizarte honen aniztasuna ulertzea lortuko dugu". Hitzaldia gazteleraz izango da.

Hitzaldia Ares Piñeirok, sexologoa eta Errespetuz taldeko idazkariak, eta Alaitz Ruiz de Agirre, Chrysallis Euskal Herriko kideak, emango dute.

2017/04/06 19:30

Danontzat gaztetxea | Plentzia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa