Iazko Plentziako San Antolin jaietan jazotako eraso sexisten egiletako bat epaituko dute gaur, eguena, Bilbon. Plentziako Udal Gobernuak elkartasun "osoa" helarazi gura izan die erasotuei, baita laguntza eskaini ere. Gainera, herritarrei "erantzuna" emateko dei egin die. Hala, Sorginen Alabak talde feministak arrastiko 06:30erako deitutako elkarretaratzean parte hartzeko gonbita egin dute. Mobilizazioa Ontziola plazan izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!