Isuskitzara heltzeko mugikortasun-alternatibak Udalaren eta Aldundiaren artean aztertzea baztertu dute

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 26a, 12:26

Isuskitza auzunea.

Isuskitza auzuneko garraio publikoaren alternatiba bat Aldundiak aztertu behar izatea ez dute onartu Bizkaiko Batzar Nagusiek. Podemos Bizkaiak arauz besteko proposamen bat egin du, "aukerarik egingarriena eta iraunkorrena" finantzatzeko. EH Bilduk zuzenketa-eske bat aurkeztu dio testuari, aurretik azterlan tekniko eta ekonomiko bat egin dezatela; talde moreak onartu egin du zuzenketa hori.

Batzarretako talde guztiek onartu dute Isuskitzan "arazo" bat dagoela, "azken 40 urtean" ez delako egon garraio publikorik. Dena dela, ez dira ados ipini, egoera hori konpontzeko ardura duen administrazioa zein den erabakitzeko orduan. EAJ eta PSE taldeen iritziz, Plentziako Udala izan da horren gastua bere gain hartu behar duena, garraioak "uri barruko" izaera duelako.

Oposizioko lau taldeak ez daude ados horregaz. EH Bilduk adierazi du Plentziako Udala "prest dagoela hitzarmen bat sinatzeko", garraio-zerbitzua eskaini ahal izateko; eta ez du baztertzen Udalak berak bakarrik gastua bere gain hartzea, alternatiben azterlanak egokiena hori dala erakusten badu.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun