Udako jaiak 2017

Madalentxuk eta Antolintxuk ekarriko dituzte jaiak Plentziara

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 24a, 12:30

Iazko Euskal Jantzi Tradizionalen Erakustaldia.

Urtero legez, Antolintxuri eta Madalentxuri harrera eginez ofizialki abiatuko dituzte San Antolin jaiak, abuztuaren 30ean, eguaztena. Ostera, aurreko zapatuan ere izango da zer ospatu hilaren 26an, bertan aurkeztuko baitituzte herri-bozketaz aukeratutako Plentziako jai-pertsonaien rolak nortzuek beteko dituzten.

Jaietako egitaraua

Abuztuak 26, zapatua

  • 11:00    Elkarretaratzea Plazatxoan, eta kalejira hiribildutik, orain arteko Antolintxugaz eta Madalentxugaz.
  • 12:00    Meza, Antolintxuen eta Madalentxuen omenez.
  • 13:00    Aurtengo Antolintxu, Madalentxu, Antolintxu Txiki eta Madalentxu Txikiren aurkezpena. Ondoren, Aurreskua eta dantza-erakustaldia, Plentziako Dantza Lagunakaz. Gainera, Plentziako eta San Antolinen ereserkiak abestuko dituzte, Plentzia Kantagunegaz.
  • 20:30    Kontzertua.

Abuztuak 30, eguaztena, San Antolin

  • 14:00    Gazte-bazkaria.
  • 17:00    Txistularien harrera Antolintxuri eta Madalentxuri, Astilleron.
  • 17:30    Txupinazoa.
  • 18:00    Dultzaineroen igoera, Andra Marira.
  • 20:00    Dantza-erakustaldia, Itxas Eder taldeagaz.
  • 22:00    Suzko zezena.
  • 23:00    Erromeria Zuria.

Abuztuak 31, eguena, Umeen Eguna

  • 10:00    Tortilla-lehiaketa, umeentzat; eta entsalada-txapelketa, familientzat.
  • 11:30-14:30 Ume-parkea.
  • 14:00    Sari-emanaldia.
  • 17:00    Heriotza bako lantzoi-arrantza, txapelketa familientzat.
  • 19:00    Nagusien mozorro-lehiaketa.
  • 22:00    Zezensuzkoa.
  • 23:00    Erromeria: Komodos.

Irailak 1, barikua

  • 09:00    Eskualdeko Nekazaritza eta Abeltzaintza 125. Azoka.
  • 12:00    Euskal Jantzi Tradizionalen Erakustaldia. Madalentxuk, Antolintxuk, Madalentxu Txikik eta Antolintxu Txikik gerrikoak eta buruzapiak emango dituzte, janzkera ona aitortzeko.
  • 18:00    Bertso-saioa: Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Etxahun Lekue eta Beñat Gaztelumendi.
  • 21:00    Zezensuzkoa.
  • 21:30    Nagusien playback-txapelketa.
  • Ondoren, erromeria: Huntza.

Irailak 2, zapatua

  • 10:00    Suziria.
  • 12:00    Meza nagusia, San Antolinen omenez.
  • 13:00    Udal Musika Bandaren emanaldia.
  • 14:00    Koktel-txapelketa, Ku-Klux fanfarreak alaituta.
  • 14:00    Elektrotxarangen topaketa.
  • 18:00    Umeen playback-txapelketa.
  • 20:00    VIII. Plentzia Kantari. Kantu-jira, herritik, Plentzia Kantagunegaz. Ibilbidea: Plazatxoa, Erribera, Alde Zaharra eta Eliz plaza.
  • 22:00    Suzko zezena.
  • 22:00    DJ Markelin.

Irailak 3, domeka

  • 10:00    Plentziako 47. Marmitako Txapelketarako izen-ematea.
  • 13:30    Marmiten aurkezpena, Astilleron.
  • 17:00    Marmitako-txapelketaren sariak.
  • 18:00    Umeen mozorro-lehiaketa.
  • 20:30    Sari-emanaldia.
  • 21:30    Suzko zezenen entzierroa eta jaien amaiera, alde zaharrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun