Udako jaiak 2017

Saratxaga auzoko jaia eta San Inazio Eguna ospatuko dituzte Plentzian

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 27a, 12:00

2014ko uztailaren 18an, DJ Xaiborrek emanaldia eskaini zuen Arakaldoko jaietan. AIARALDEA.EUS

Aste-akabu luze honetan, jaiez gozatzen jarraitzeko aukera izango dute plentziarrek eta kanpotarrek: bariku honetan, uztailaren 29an, Saratxaga auzoan izango dira ospakizunak; astelehenean, uztailaren 31n, ostera, San Inazio Eguna egingo dute.

Saratxagako jaia

Uztailak 29, zapatua

  • 12:30 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 14:00 Herri-bazkaria. Izena emateko, Turismo Bulegora joan daiteke; 5 euro.
  • 15:30 Dantzaldia, Xaibor DJagaz.

San Inazio Eguna

Uztailak 31, astelehena

  • 11:00 Txupinazoa. Ostean, umeentzako jolasak, Eliz plazan.
  • 13:00 Meza nagusia.
  • 13:30-15:00 Triki-poteoa, herriko alde zaharrean, tabernaz taberna.
  • 19:00 Dantza-ikuskizuna: Itxas Eder taldearena, Eliz plazan.
  • 20:30 Dantzaldia, Xaibor DJagaz, Eliz plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoaren ibilaldia, Azurtegiondon.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun