Udako jaiak 2017

Ondo pasatzeko hamaika aukera egongo da Plentzian egunotan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 13a, 12:53

Sardinak jateko aukera egongo da jaietan.

Udan bete-betean sartuta gaudela, denboraz, konpainiaz eta eguraldiaz gozatzeko aukerarik ez da falta Plentzian. Hori gutxi ez balitz, beste horrenbeste jai antolatuta daude garaiotan, bertokoen zein etorritako guztien gozamenerako. Sankristobalak atzean utzita, karmenak eta madalenak ospatzeko ordua heldu da: uztailaren 15etik 16ra, eta hilaren 20tik 22ra, hurrenez hurren.

Hala, egunotan hiribilduan egongo direnek askotariko jarduerez gozatzeko tartea izango dute, berbarako, txapelketa gastronomikoak, sardina-janak, zezensuzkoak, kontzertuak, umeentzako jolasak eta erromeriak. Horiez gainera, plentziarrek hitzordu garrantzitsua izango dute uztailaren 16an, Karmengo Ama Birjinaren omenezko itsas prozesioa egingo dute ibaian gora.

Bertan parte hartu gura duten denek ontziak erregistratu beharko dituzte Plentziako Turismo Bulegoan, uztailaren 7a baino lehenago. Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: izen-ematearen orria (udal-webgunean deskarga daiteke), nabigazio-ziurtagiria eta erantzukizun zibilaren aseguruaren ordainketa eguneratua. Udalak jakinarazi duenez, 40 ontzi baimenduko dituzte, gehienez; gainontzekoek ezin izango dute parte hartu.

Karmenak

Uztailak 15, zapatua

  • 10:00    Marmitako-lehiaketan izen-ematea.
  • 11:00    Arrantza-lehiaketa; arrainak hil barik, uretara itzuliko dira harrapatu ostean.
  • 13:30    Marmitako-lehiaketaren lapikoak aurkeztea.
  • 14:30    Sarien banaketa.
  • 22:00    Zezensuzkoa.
  • 23:00    Erromeria.

Uztailak 16, domeka

  • 10:00    Ohorezko meza.
  • 10:30    Karmengo Ama Birjinaren omenezko itsas prozesioa.
  • 12:00    Ohorezko agurra eta dantzak.
  • 13:00    Fanfarria, Kuklux taldea.
  • 19:00    Itsas jolasak (ordutegia alda liteke, mareen arabera).
  • 20:00    Sardina-jana.
  • 22:00    Zezensuzkoa

Madalenak

Uztailak 20, eguena

  • 22:00    Kontzertua, Half-Chicken Barriles taldeagaz.

Uztailak 21, barikua

  • 18:00    Suziria botatzea eta, ostean, umeentzako jolas-parkea, Ontziola plazan.
  • 20:00    Kantu-jira Plentzia Kantagunegaz, Eleiz plazatik hasita.
  • 22:00    Zezensuzkoa.
  • 22:30    Kontzertua, Butron Delta Crazy Wheels Band taldeagaz.

Uztailak 22, zapatua

  • 11:00-20:00    Madalenako Artisautza- eta Diseinu-Azoka.
  • 11:30    Elkarretaratzea eta Udalbatzaren igoera, elizara.
  • 12:00    Meza nagusia; eta aurreskua, Eleiz plazan.
  • 13:00    Musika-bandaren kontzertua, Ontziola plazan.
  • 14:00    Koktel-lehiaketa, fanfarreagaz eta trikitilariakaz.
  • 16:20    Plentziako Badia I. Itsas Zeharkaldia.
  • 18:00    Eskupilota-partidak, Labasturen.
  • 19:00-21:30    Oihan Vega dj-a, Ontziola plazan.
  • 22:00    Zezensuzkoa.
  • 22:30    Kontzertua, Lehian taldeagaz.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun