Udako jaiak 2017

Plentzian jaiek ez dute etenik

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 19a, 11:00

Plentziako Kantaguneko lagunak barikuan abestuko dute. PLENTZIAKO KANTAGUNEA

Hirugarren aste-akabuan segidan, jaiak izango dira Plentzian. Eguen honetatik zapatura, musikak eta giroak alaituko dute Plentzia, Madalenak aitzakiatzat hartuta. Aurretik, San Kristobal eta Karmenak atzean utzi dituzte plentziarrek.

Madalenak

Uztailak 20, eguena

  • 22:00    Kontzertua, Half-Chicken Barriles taldeagaz.

Uztailak 21, barikua

  • 18:00    Suziria botatzea eta, ostean, umeentzako jolas-parkea, Ontziola plazan.
  • 20:00    Kantu-jira Plentzia Kantagunegaz, Eleiz plazatik hasita.
  • 22:00    Zezensuzkoa.
  • 22:30    Kontzertua, Butron Delta Crazy Wheels Band taldeagaz.

Uztailak 22, zapatua

  • 11:00-20:00    Madalenako Artisautza- eta Diseinu-Azoka.
  • 11:30    Elkarretaratzea eta Udalbatzaren igoera, elizara.
  • 12:00    Meza nagusia; eta aurreskua, Eleiz plazan.
  • 13:00    Musika-bandaren kontzertua, Ontziola plazan.
  • 14:00    Koktel-lehiaketa, fanfarreagaz eta trikitilariakaz.
  • 16:20    Plentziako Badia I. Itsas Zeharkaldia.
  • 18:00    Eskupilota-partidak, Labasturen.
  • 19:00-21:30    Oihan Vega dj-a, Ontziola plazan.
  • 22:00    Zezensuzkoa.
  • 22:30    Kontzertua, Lehian taldeagaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun