Datorren urtean ere, KAE1 ligan jarraitzeko txartela lortu du Arkotek

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 21a, 15:44

Arkoteren traineruetako bat. © HELVETIA

Hurrengo denboraldian KAE1 ligan lehiatzeko txartela lortu zuen Arkotek atzo, mailari eusteko eginbeharrak eta puntuak lortuta. Atzo jokatutako Bilbo Hiria XL Ikurriña estropadan zazpigarren lotu zen Plentziako trainerua.

Aurten KAE1 ligan lehiatzeko txartela lortu zuen Arkotek iaz, eta mailari eustea lortu dute Plentzitarraren arraunlariek, denboraldi luze eta lehiakorraren ostean. KAE1 Ligako 1. Taldearen azkenengo norgehiagoka jokatu zuten atzo, Bilbon; zazpigarren lotu zen Arkote-Helvetia, Orio B (11. postua) eta Portugalete (9. postua) atzean utzita.

Hala, 6 puntu lortu zituzten Arkotekoek, eta, ondorioz, Sailkapen Orokorreko 9. postua bermatu zuten, 59 puntu batuta; Orio B 10. lotu da (55 puntu); azken aurreko postuan sailkatu da Portugalete (49 puntu), eta, azkena, Hondarribia (16 puntu).

Horrenbestez, mailari eusteko playoffik ez du jokatu beharko Arkotek; Orio eta Portugalete lehiatuko dira jaitsierako playoffean; Hondarribiak maila galdu du.

Donostiarrak irabazi zuen atzoko Bilbo Hiria XL Ikurriñaren estropada, baita KAE1 liga ere. Santurtziren aurka lehiatuko da mailaz igotzeko playoffean, datorren urtean Traineru Kluben Elkartearen (ACT) ligan arraun egiteko.

KAE1 sailkapen orokorra:  

1. Taldea Sailkapena

 
Elkartea
Puntuak
1. DONOSTIARRA 178
2. SANTURTZI-IBERDROLA 154
3. LEKITTARRA-ELECNOR-BM 128
4. ZUMAIA 122
5. GETARIA 121
6. DEUSTO-BILBAO 114
7. ZARAUTZ-NAVASCAL 105
8. SDR PEDREÑA 69

9.

ARKOTE-HELVETIA

59

10. ORIO-BABYAUTO 55
11. PORTUGALETE-MENDEURRENA 49
12. HONDARRIBIA 16
Erlazionatuak

Arkote, KAE-1 ligarako prest

Iker Rincon Moreno 2016 ira 08 Plentzia

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun