Udako jaiak 2017

Antolintxuri eta Madalentxuri harrera egin eta festetan murgildu dira Plentzian

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 31a, 16:31

Atzo, eguaztenean, egin zioten harrera Antolintxu eta Madalentxuri Plentzian. Ondoren, txupina jaurti eta hasiera eman zioten San Antolin jaiei.

Jaietako egitaraua

Abuztuak 31, eguena, Umeen Eguna

  • 10:00    Tortilla-lehiaketa, umeentzat; eta entsalada-txapelketa, familientzat.
  • 11:30-14:30 Ume-parkea.
  • 14:00    Sari-emanaldia.
  • 17:00    Heriotza bako lantzoi-arrantza, txapelketa familientzat.
  • 19:00    Nagusien mozorro-lehiaketa.
  • 22:00    Zezensuzkoa.
  • 23:00    Erromeria: Komodos.

Irailak 1, barikua

  • 09:00    Eskualdeko Nekazaritza eta Abeltzaintza 125. Azoka.
  • 12:00    Euskal Jantzi Tradizionalen Erakustaldia. Madalentxuk, Antolintxuk, Madalentxu Txikik eta Antolintxu Txikik gerrikoak eta buruzapiak emango dituzte, janzkera ona aitortzeko.
  • 18:00    Bertso-saioa: Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Etxahun Lekue eta Beñat Gaztelumendi.
  • 21:00    Zezensuzkoa.
  • 21:30    Nagusien playback-txapelketa.
  • Ondoren, erromeria: Huntza.

Irailak 2, zapatua

  • 10:00    Suziria.
  • 12:00    Meza nagusia, San Antolinen omenez.
  • 13:00    Udal Musika Bandaren emanaldia.
  • 14:00    Koktel-txapelketa, Ku-Klux fanfarreak alaituta.
  • 14:00    Elektrotxarangen topaketa.
  • 18:00    Umeen playback-txapelketa.
  • 20:00    VIII. Plentzia Kantari. Kantu-jira, herritik, Plentzia Kantagunegaz. Ibilbidea: Plazatxoa, Erribera, Alde Zaharra eta Eliz plaza.
  • 22:00    Suzko zezena.
  • 22:00    DJ Markelin.

Irailak 3, domeka

  • 10:00    Plentziako 47. Marmitako Txapelketarako izen-ematea.
  • 13:30    Marmiten aurkezpena, Astilleron.
  • 17:00    Marmitako-txapelketaren sariak.
  • 18:00    Umeen mozorro-lehiaketa.
  • 20:30    Sari-emanaldia.
  • 21:30    Suzko zezenen entzierroa eta jaien amaiera, alde zaharrean.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun