Getxoko Filateli Elkartearen eta Plentziako Udalaren eskutik, seilu erakusketa antolatu dute Goñi Portal kultur etxean, urtarrilaren 15etik 27ra.
Gainera, trenaren munduagaz zerikusia daukan material ezberdina eskuragai egongo da: urtarrilaren 15ean, astelehenean, erakusketaren inaugurazioagaz batera urteurrenaren zigilu-marka pertsonalizatua lortu ahal izango da, baita gutun-azalak, postalak, kartelak…