Arduradunek azaldu dutenez, "honaino ailegatu da Plentziako Esaera Zaharren Txapelketa". Euskaltzaleentzako eta parrandazaleentzako albiste txarra eman arren, plentziarrak irribarretsu agertu dira sare sozialetan. Modu berean, eskertu dute joan diren urte denetan jaso duten babesa: "Eskerrik asko bidean lagundu diguzuen guzti-guztioi", adierazi dute. Azkenik, ez dute baztertu etorkizunean txapelketa berriro ere egitea: "Agian egunen batean bueltan egongo gara, batek daki...".
Plentziako Esaera Zaharren Txapelketa joan den 2010eko irailaren 25ean jokatu zen aurreneko aldiz, Etxahun Lekue eta Uxue Alberdi bertsolariakaz. Lehenengo momentutik Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa izan zuen erreferente, baina nortasun propioa lantzen jakin izan zuen Plentziako udagoieneko hitzorduak.