Jazz-doinuz bete da Plentzia aste-akabuan. Joan den urtean sortu zuten jazz-musika jaialdia lehenengoz, Udalak antolatutako Plentzia Kulturaz ekimenaren barruan, eta iazko esperientziaren ostean aurten berriro antolatzea erabaki dute, Agorrijazz izenagaz. Hona hemen jaialdiko irudietako batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!