Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Plentzian jokatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 23a, 18:23

Peru Vidalek abestuko du Plentzian. © BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Urriaren 28an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa Plentzian. Jai Alai frontoian izango da, 17:00etatik aurrera. Kanporaketa horretan, Peru Vidal Gurrutxaga leioaztarrakparte hartuko du. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 18an Berrizen jokatuko den finalaurrekora, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kanporaketa-fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.

Hurrengo saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken kanporaketa azaroaren 4an jokatuko da, Berriatuako Mendibarren frontoian, 17:00etan. Kantatuko duten bertsolarien artean egongo da Itxaso Paia Ruiz algortarra.

Informazio gehiago:

  • Sare sozialetan:

Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Twitter: @bbertsozale / #bbt18

Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun