Duela “aste batzuk” ohartu zen udal-taldea Jaurlaritzak hainbat berrikuntza egingo zituela Plentziako itsasadarrean, eta jakinaren gainean egon gura zuen Plentziako gobernu taldeak. Horregatik, Portuen eta Itsas Gaietako Zuzendariari bilera bat eskatu ez ezik, Eusko Legebiltzarrera ere eroan zuten gaia, baina ez zuten erantzunik jaso.
Itsasadarrean “antolakuntza eta kontrola” behar direla baieztatu digu Plentziako alkateak, baina hala ere, proiektuaren inguruan berririk ez izateak iritzia ematea galarazten diela ere esan digu: “Proiektua ezagutu barik ezin dezakegu esan berrikuntza ekarriko duen ala ez. Ez gara edozein proiekturen alde egongo, amarratze berriak ipintzeaz gain, beste gauza batzuk jokoan daudelako: ingurumena, itsasadarraren osasuna...”.