Udalerriko politikagintzan hogei urtez parte hartu ondoren, 2019ko udal-hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du Plentziako Independenteen alderdiak. Diotenez, alderdi politikoen finantzaketari buruzko Lege Organikoaren 17bis artikuluaren eraginez, zailtasun ekonomiko handiak dituzte, lege horren arabera ezin baita gastatu 0,11 euro baino gehiago bozkatzeko eskubidea duen herritar bakoitzeko.
Azaldu dutenaren arabera, legealdi honetan hainbat talde independentek "pairatu" dute Kontu Auzitegiaren zigorra gehiegizko gastua egiteagatik: "Legez baimendutako gastua %10ean gainditzea hutsegite larritzat hartzen da, eta gutxienez 50.000 euroko isuna dakar".