Goizeko 11:00etatik hasita, hainbat produktu erosteko azokaz gainera, musika jartzailea, produktuen dastaketa eta pintxoak egongo dira, besteak beste, Plentziako Erribera kalean.
Azokak iraungo duen bitartean, DJ batek musika emanaldia eskainiko du. Hala, 13:00etan Krianza Sound dj set musika jartzen ibiliko da. Gainera, urtero legez, pintxo-lehiaketa egongo da egun osoan zehar inguruko tabernetan.
Txakinarto kontsumo-taldea
Txakinarto kontsumo-taldeak eredu sozial eta ekonomiko jasangarri eta solidarioaren alde egiten du, "ingurugiroa, dibertsitatea eta bertako produktuen alde". Hala, batetik, kalitatezko produktu ekologikoak ipintzen dituzte herritarren eskura; eta, bestetik, eskualdeko ehun ekonomikoa indartu gura dute.
Txakinarto plataforma irekia izateko asmoz sortu da, Plentzia eta inguruko udalerrietan kontsumo-eredu berriak sortu eta sareak sustatzeko, "bizitza sozial eta kulturalean ere gure ekarpena eginez".