Igogailua jartzeko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren laguntza jaso du Plentziako Udalak, 16.430,78 eurotakoa, hain zuzen ere.
2001. urtean erosi zuen Udalak 560 metro koadroko baserria, 96.161 euroren truke, eraikina birmoldatuz herritarren kultur-beharrak bertan aseko zirelakoan. Alabaina, mugikortasun urriko pertsonengan ez zuten arretarik jarri, solairu batetik bestera igarotzeko aukerarik ez baitzuten. Orain, arazoa konpondu egin da.