Pandemia dela eta azken lau hilabeteetan itxita egon diren edo jarduera asko murriztu dutenei laguntzeko helburua du laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, hau da, abuztuaren 13ra arte iraungo du. Aurrez aurre aurkez daitezke, Udaletxeko HAZ erregistroan, edo telematikoki, www.plentzia.eus webguneko tramiteen atalean, “Dirulaguntza, beka, sari eta laguntzak” aukeran.
Honako baldintzak bete beharko dira laguntza jaso ahal izateko, udal-webgunean irakur daitekeenez:
- Publikoari irekitako gutxienez merkataritza-establezimendu bat izatea Plentzian. Merkataritza-establezimenduak ezin du egon etxebizitza batean.
- Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da merkataritza-establezimendu bakoitzeko.
- Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan xedatutako lokal eta establezimenduen jendaurreko irekiera eteteak eragina izatea garatzen duten jardueran, edo itxialdian zehar garatutako jarduera-maila ohikoa baino txikiagoa izatea.
- Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak beteta izatea.
- Plentziako Udalarekin zorrik ez izatea.
- Plentziako Udalak emandako dirulaguntza guzti-guztiak justifikatuta izatea.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea, ez eta halakoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko galarazpenik.
Udalak gogorarazi duenez, "Plentzian merkataritzako establezimendu bat duten 300 enpresa daude, zeintzuek 705 enplegu zuzen sortzen baitituzte, batez beste 2,5 langile establezimendu bakoitzeko".