Langileek positibo eman ondoren, hotel bietako zuzendaritzek eraikinak ixtea erabaki dute, boluntarioki eta behin-behinean, gainontzeko langileen eta bezeroen segurtasuna bermatzeko. Jakinarazi dutenez, gainera, Osasun Saileko arduradunakaz harremanetan jarri dira eta probak egingo dizkiete gainontzeko langileei. Era berean, hoteletako gune denak desinfektatuko dituzte, "gure bezeroen eta langileen segurtasuna bermatu ahal izateko", azaldu dute.
PCR proba denak negatiboa ematen dutenean eta gune denak desinfektatuta daudenean lokalak berriro irekiko dituztela iragarri dute hotel bietako arduradunek.