Arkotekoek negatibo eman dute lehenengo PCR probetan

Erredakzioa 2020ko ira. 8a, 15:48

Plentziako Arkote arraun taldeko senior mutilen taldean PCR proba egin duten pertsona denek negatibo eman dute; hala jakinarazi du taldeak berak bere webgune ofizialean. Izan ere, joan den irailaren 2an jakitera eman zuten talde horretako arraunlarietako batek positibo eman zuela COVID-19an. Ondorioz, senior mutilen arraunlariak eta entrenatzaileak konfinatuta egon dira Osakidetzak agindutako egunetan PCR probak egin arte.

Taldekide denek negatibo eman arren, datorren asteko lehenengo egunetan bigarren PCRa egingo dizkiete kideei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun