Ekimen horren metodologia Plentziako Merkatarien Elkarteak eta Bizkaiadendak-ek, elkarlanean, diseinatu dute, hiribilduko Udalagaz elkarlanean. Azaldu dutenez, ekimenagaz bat egingo duten establezimendu guztiek "harraskatu eta irabazi" moduko txartel kopuru bera jasoko dute, eta sariak ere modu bertsuan banatuko dira.
Izen-emate data merkatari eta ostalarientzat
Kanpainan izena-emateko epea abenduaren 1etik 4ra egongo da zabalik. Interesa duten establezimenduek behar bezala betetako eskaera orria aurkeztu beharko dute Turismo Bulegoan. Orri hau webgune honetan jarriko da eskuragai Plentziako establezimendu guztientzako. Turismo bulegoan ere jaso ahal izango da.
Dinamizazio estrategiaren barruan, kanpainagaz bat egingo duten negozioek “Kit” bat jasoko dute; bertan, kanpainaren kartela jasoko dute, partaide direla ikusarazteko, eta baldintzak azaltzen dituen azalpen orria eta zenbakitutako “harraskatu eta irabazi” txartelak ere izango ditu.