Plentziako Merkatari Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak aurkeztu du ekimena, Udalaren, Uribe Kostako Behargintzaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaidendaken babesagaz. Helburua da COVID-19ak eragindako krisialdi egoeran herriko hostalari eta saltokiei laguntza ematea eta herrian erosketak sustatzea; horretarako, elkarteak 5.900 euro inbertituko ditu zuzeneko sarietan. Abenduaren 31ra arte eskuratu ahalko dira "arraspatu eta irabazi" txartelak, ekimenera batu diren 39 establezimenduetan.
Negozioek kanpainarako kit bat ere jaso dute material hauekaz: kartel bat, negozioa kanpainako parte-hartzaile gisa identifikatzeko; ekimenaren baldintzak azaltzen dituen orri bat; eta, “arraspatu eta irabazi” txartel zenbakidunen sorta bat.
“Gure helburua udalerriko komertzioei, ostalaritzari eta zerbitzu enpresei laguntzea da, eta herritarrak kontzientziatzea, herrian kontsumitzearen garrantziaz jabe daitezen", adierazi du Elixabete Uribarri Plentziako alkateak.