Danontzat gaztetxeko kideek azalpenak eman dituzte urtarrilaren 19an jarri zituzten kartelen harira

Ander Zarraga 2021ko ots. 3a, 10:19

Kartelak jarri zituzten "Orain Plentzia" kanpainaren euskarrietan.

Joan den urtarrilaren 19an Danontzat gaztetxeko kideek kartelak jarri zituzten "Orain Plentzia" kanpainarako Udalak herrian jarri zituen egurrezko informazio-euskarrietan. Gune-autogestionatuko kideek idazki batean jakinarazi dutenez, ekintza ez zen tokiko merkatarien aurkako erasoa izan, Arpillaoko arazoa konpontzeko Udala interpelatzeko ekintza baizik.

Danontzat gaztetxeko kideek gutun baten bidez azaldu gura izan dute zergatik jarri zituzten kartelak "Orain Plentzia" kanpainako poltsa moduko euskarrietan. Horien arabera, ez zen tokiko merkatarien aurkako eraso bat izan, eta "baten batek horrela ulertu badu, barkamena eskatu nahi diogu", adierazi dute. Udalak ekintza hori kritikatu zuen, "herritar guztiekiko iraina eta errespetu falta" zela aurpegiratuta.

Gune autogestionatuko kideek sare sozialetatik zabaldutako gutunean adierazi dutenez, Udalak milaka euro gastatu ditu "zalantzazko eragina" izango duen ekintza batean, eta gomendatu diote merkatariei laguntzeko hobeagoa izango litzatekeela multinazionalez betetako merkataritza-gune gehiago ez sortzea. "Guk jarritako bi kartelak ez dira Plentziako komertzioak hiltzearen erantzule, bai ordea, EAJk eskualde osoan ezarritako merkataritza-guneak", azpimarratu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun