Emakumearen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, emakumeak komikiaren munduan duten paperaren inguruko hitzaldia antolatu du Plentziako Udalak; zapatuan, martxoaren 6an, egingo dute. Representación de las mujeres en el cómic y cómics que nos representan izendatu duten ekintzan Teresa Castro marrazkilari, feminista eta LGTBI+ ekintzaileak parte-hartzaileak komiki sortzailearen munduan murgilduko ditu, genero-ikuspegia oinarri hartuta.
Hitzaldia Goñi Portalen izango da, 11:30ean, eta sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, 671 559 934 telefono zenbakira deituta, martxoaren 4an eta 5ean, 10:00etatik 14:00etara.
Teresa Castro komikien, ilustrazioen, bineten eta zerrenda komikoen bidez emakumeen eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duen ARTivista da. Emakumeak eta LGTB+ pertsonak ikusarazteko eta ahalduntzeko proiektuak egiten ditu GKErentzat (Unesco Etxea, Mugen Gainetik eta Gehitu), edo Gramaneteko Santa Coloma eta Valladolideko Udalarentzat istoriotxoak sortuz, besteak beste.