2021/05/20 - 2021/05/27 18:00etatik 20:00etara

Berbaldiak eta mahainguruak

Berbaldia: "Sexu-aniztasuna? zer da hori?"

Berbaldia: "Sexu-aniztasuna? zer da hori?"
Goñi Portal kultur etxea, Plentzia

Lilagunek  sexu-aniztasunaz berba egiteko tailerra antolatu du, maiatzaren 17an ospatzen den Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Saio bi egingo dituzte, hilaren 20an eta 27an, eta, horietan, hainbat sexualitatez arituko dira, Nahia Rojo sexologoa eta psikologoa eta Izaskun Aranbarri sexologo eta LGTB+ militantea. Besteak beste, sexualitateen adierazpen, emozio, interakzio erotiko, gorputz eta plazerei buruzko hausnarketa egingo dute, eta ohiko sinesmenak eta aurreiritziak ere aztertuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun