Atzerapenak eragindako polemikaren ostean, EKPk Plentziako portuko plazen esleipena argitaratu du. Portu zaharberrituak dituen 204 plazen esleipendun berrien zerrenda ezagutzera eman dute; orain, atrakalekua egokitu zaienek 20 eguneko epea izango dute beraien itsasontzia bertan lotzeko. Emakida horiek 15 urteko iraupena izango dute, 4 eta 11 metro bitartean dituzten 7. kategoriako itsasontzientzako.
Portua eraberritzeko lanak iazko urrian hasi zituzten. Horretarako, milioi bat euroko aurrekontua baliatu dute, eta lehen zituen 165 plazatik 204ra pastu da.
Esleipen prozesua hasieran aurreikusitakoa baino gehiago luzatu da, Portua kudeatzen duen EKPk azaldu dunez, 500 eskari baino gehiago jaso baitzituzten. Horrez geroztik eskaera bakoitza aztertu behar izan zuten, eta zozketa prozesua ere ahalik eta eraginkorrena egiten saiatu direla ere jakinarazi dute.
Horrek guztiak eta EHAAn argitaratzeko tramiteek prozesua ia hilabete atzeratu du. Horrek erabiltzaileen eta oposizioaren ezinegona sortu du, hala, EH Bilduk azalapenak eskatu zituen Eusko Legebiltzarrean.