Ertzaintza goizaldeko 03:30ak aldera bertaratu da Plentziako hondartzara, bertan kale-zurruta egiten ari ziren pertsonei lekutik alde egin behar zutela jakinaraztera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez. Izan ere, joan den barikutik indarrean dago 00:00etatik 06:00etara arteko tartean toki publikoetan bizikideak ez diren pertsonak elkartzea debekatzen duen dekretua.
Hala ere, zabaldu dutenez, gazte batzuek objektuak jaurti dizkiete ertzainei, baina ez da aparteko istilurik izan.