Bart gauen Plentziako Alde Zaharrean gertatutako istiluak direla eta, hiribilduko Udalak iragarri du segurtasuna bermatzeko dispositibo berezia ezarriko duela, irailaren 2tik 5era bitartean. Horretarako, alde batetik, Udaltzaingoko agenteen kopurua indartuko dute udalerriko sarbideetan trafiko-kontrolak egiteko, eta, bestetik, metro-geltokiaren inguruan segurtasun-dispositibo berezia ezarriko dute. Udal-iturriek erantsi dutenez, lanean jarraituko dute neurri gehigarriak martxan jartzeko, "lehentasuna herritarren segurtasuna eta ordena publikoa bermatzea izango baita".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!